Gaur, lehenengo egunean erabilitako dinamikara bueltatu gara. Dinamika horren nondik norakoak ondorengoak dira, klasean orokorrean urduritasuna eta surrumurruak direnez nagusi musikaz baliatuz lasaitasuna lortzea eta gure buruarekin konektatzea posible izatea.
Horretarako, klase honetan bebai Ludovico Einaudiren abesti bat erabali dugu.
Ariketa honetan ohikoa den bezala, erlajaturik, lehenengo eta behin begiak itxi ditugu eta hori eta gero arnasketa lantzen hasi gara.
Lasaitasun puntuan geundenean ariketari ekin diogu, bere helburua norberaren ikaskuntza erresistentziak detektatzea izan da eta horren arabera, erresistentzia horiei aurre egiteko potentziatu behar dugun balio bat zehaztu dugu.
klasea hasteko modu hau gustuko dugu, baina onartu behar dugu zaila dela aurrera egitea, izan ere, abestiaren atzean deskontzentratzen gintuzten surrumurruak eta soinuak zeuden. Hala ere, gu haietaz paso egiten saiatu gara eta gure buruarekin konektatzea izan dugu helburu bakarra.
Hau amaituta, talde bakoitzak gure lanean sartu gara eta aurreko egunerokoarekin jarraitu dugu. Guk gure testua, behintzat alde teorikoa landuta geneukan, metaforaren gaia izan ezik. Izan ere, horren inguruan ez genikin zer zen Alaitzek bilatzen zuena. Baina, bertan zer jarri behar den ulertuta, esan dudan moduan lana amaituta genuenez, aurkezpenean murgildu gara. Hasieran, zalantzak izan ditugu aurkezpena egiteko moduaren inguruan, baian azkenena bideo bat egitea erabaki dugu, izan ere, azken finean gure lanak lehen hezkuntzara zuzenduta egon ebhar dira, eta hau esna nahi du, hauek ulergarriak eta erakargarriak izan behar direla eta gure ustez, bideo bat ikasleak erakartzeko txapa baino askoaz intretenigarriagoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario