martes, 8 de noviembre de 2011

*2011-10-21*

Orain arte egindako lana aurkezteko unea heldu da. Posizioa hartu eta esan beharrekoak esateko unea (zein pausu egin ditugun, zein zailtasunekin aurkitu garen, zer iruditu zaigun...). Konplexu eta lotsek harrapatzen gaituzten unea.
Horixe izango baitzen Amaiaren kamerak hartu duen irudia: beldurrarena.
Izan ere, legionarioen antzera, denok geunden geure posizioetan Alaitzek agindua eman orduko.
-         Agindua: “Mesedez, hurbildu talde bakoitzeko kide bana eta azaldu gutxi gorabehera orain arte egindakoa.”
-         Posizioa: ilaran, paretaren kontra, bata bestearen atzean ezkutatuta, zenbat eta atzerago hobeto …

   Ironiaz kontatuz gero, geure buruaz barre egiteko esperientzia bat bezala gera daiteke. Baina non gauden ohartzen bagara, ezin gara azalean bakarrik gelditu. Irakasle izan nahi badugu eta bide horretan bagaude, auto-erreflexioak izan behar genuke. Egoera bakoitzaz hausnartu eta bertatik ikasi.
Gaur gertatu denaz zera pentsatu beharko genuke, noraino mugatzen gaituzten geure lotsek, beldurrek, konplexuek … Beldur eszenikoa deritzonak. 



Sarritan erabiltzen dugu aitzakia bera: “Ni ez naiz lotsatuko 25 haurrekin klase bat ematean. Unibertsitateko kideen aurrean hitz egitea ordea desberdina da”.
Ez nator bat baieztapen honekin (ez da horren desberdina) eta eztabaida dezakegu. Baina beste arrazoi bati ekingo diot: irakaslea ez da soilik ikasleen aurrean jartzen.  Gurasoekin, gainontzeko irakasleekin, gizarte eragileekin … egingo du topo. Eta ikasleen interesak defendatu beharko ditu aurrez aurre. 


Murgil gaitezen bakoitza berean. Entzun norbere burua, ezagutu, mugak hautsi … Inork ezingo baikaitu lagundu hori lortu arte.
Hona hemen adibide bat:


No hay comentarios:

Publicar un comentario