viernes, 11 de noviembre de 2011

*2011-11-11*


Joan den astean hasi baginen ere, esan genezake gaur eman diogula hasiera Aurkezpenen Rallyari eta geuk estreinatu dugula pista.
Izan ere, horixe izan da gure burukominik handiena gaur, lehenak izatea aurkezten. Eta lortu dugu!
Hasiera batean, eman dezake, ausardia eta adore keinu bat dela lehena izan nahi izatea. Baina gehienetan, justu kontrakoa adierazten du. Aurreko batean aipatutako lotsak, beldurrek, konplexuek … eta baita urduritasunak ere, zera pentsatzera eramaten baikaituzte: “Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta arinago bukatuko da trago txar hau”.
Horixe izan da gure kasuan gertatu dena. Gure ustezko ausardiaren benetako arrazoia. Gure pausotxoaren bultzatzailea.
Aldiz, gaurkoan ez dugu beldur eszeniko hori horrenbeste sufritu. Gaurko kezka nagusia beste bat zen. Ondo komunikatzen saiatzea. Hots, astiro hitz egitea, ondo ahoskatuz, isiluneak errespetatuz, euskara ulergarrian (euskalki itxia zabalduz), gorputzarekin espresatuz … Azken hau batez ere.

Dena eta ezereza adieraz daitezke hitzik egin gabe. Eta askotan ahaztu egiten zaigu.
Horregatik, irakaskuntzan bereziki azpimarratu beharko litzatekeen alderdia deritzogu honi. Gorputz adierazpenari.
Adibide bat eta bakarra erakutsiko dizuegu hau sinestarazteko. Ainhoa Moiua.
Zea Mays-ekin arrakasta ezagutu duen emakumea dugu Ainhoa. Taldearen bideoklip hau ikusten baino ez baitago ileak puntan jartzeko. Fijatu zaitezte aurpegiko keinu bakar batekin nahikoa duela guztia transmititzeko.
Gozatu!!



Ainhoa Moiuaren elkarrizketa bat entzun nahi izanez gero:
http://www.youtube.com/watch?v=ewmqWSm6teg


 Bestalde, kideen agerpenen inguruan hausnartu nahi genuke. Arreta piztu diguna aipatu:
-         Miren, Itziar eta Juleneren antzezpena oso ona izan da. Baliabide gutxirekin giroa sortzea lortu baitute: pertsonai gutxi erabilita, mugimendurik gabe (jesarrita eta geldi uneoro), atrezzorik gabe; iluntasunaren, kandelen argiaren eta ahotsaren laguntza xumearekin.  Gainera, azken esaldian joan da mezua, modu zuzen eta gogorrean: “Jose Luisek dio dena dagoela prest, andereñoak ordea, asko dagoela ikasteko”. Gogoetarako gaia.
-         Eider, Rakel eta Helena: bideorako aukeratu duten abestia letradun kantu ezagun bat izan da. Hau, arreta galtzeko arrazoi bat izan daiteke. Eta zenbaitengan hala gertatu da, entzun eta segituan hasi baitira abesten, gaiaren aria galduz. Gure lana prestatzean, puntu honetan erreparatu genuen eta abesti ezezagun bat jartzea erabaki, letrarik gabea. Azkenean frogatu dugu, aukeraketa zuzena egin dugula.
-         Pello, Ander eta Eneko: marrazki bizidunak oso tresna erakargarria izan daitezke Lehen Hezkuntza begira. Denbora eta pazientzia handia eskatzen badu ere horrelako bat sortzeak, badirudi merezi duela.



Ahaztu gabe, hona hemen aurkezpenean erabilitako bideoa. Geuk diseinatu eta sortua: 


No hay comentarios:

Publicar un comentario