Gaur, aurreko egunean bezala, aurkezpenekin jarraitu dugu. Ohikoa den bezala, gauzak arineketan egin behar izan ditugu denbora handirik ez dugulako eta gainera, pila bat aurkezpen egin behar ditugu oraindik.
Lehenengo eta behin, esan behar dut gaur ondorioztatu dudan gauza garrantzitsuena lehenengo egunetik gaurkora aurkezpenak asko aldatu direla. Izan ere, pasaden astean, nahiz eta gure aurkezpena bideo baten bitartez egina izan, gehiengoak power point eta txapak ziren, gaurkoan berriz, ikusita bideoa askoz erakargarriagoa eta eramangarriagoa dela gehienek bideoa egin dute.
Aurkezpenak azaltzen hasi baino lehen, esan beharra dago klaseko giroa ez dela izan beharko zena, zurrumurruak etengabeak direlako eta hauek klaseko giroa oztopatzen dute.
Aurkezpen asko egon dira baian gu guztien artean arreta gehien deitu digutenak adieraziko ditugu:
- Alazne, Jone, Julen: IKT-AK ZELAN SARTU DIREN ESKOLAN
Hiru hauek aurkezpena egiteko bideo batez baliatu dira. Aurkezpena ondo antolatuta zegoen originala izan delako, izan ere, Markinako eskolan zuzenean grabatu dute, egoera errealitatean den modukoa aurkezteko.
Testua adierazteko testua soinua ez zen oso egokia, esaten zutena ez zen ondo ulertzen baina arazo hau konpontzeko subtituluak erabili dituzte.
Guztia entzuteko aukera ez dugu izan nahizko luzetxoa izan delako.
- Nerea, Iratxe, Miren, Oihane: EUSKADIKO MARKO ESTRATEGIKOA
Talde hau gure testu berdina izan du. Testua nahiko zaila eta tekniko denez, gu bezala ere erabaki dute bideo bat egitea testuaren kritikari buruz.
Video oso ondo eginda zegoen eta gauzak modu ezberdin batean adierazi dituzte, guk argazkiak erabili genituen heinean, haiek testua eta egoeren antzezpena erabili dute.
- Esti, Sheila, Jon, Janire, Garazi: ANTZINAKO HEZKUNTZA ETA GAUR EGUNGOA
Talde honek bere aurkezpena oso ondo antolatu du, lehenengo eta behin, power point bat erabili duelako eta hau txapa gehiegi ez izateko, gero gauzak argitzeko bideoa erabili dute.
Bideoa guk egindakoaren estilokoa izan da, izan ere, argazkien bitartez adierazi dute esan gure zutena. Hala ere, bideoko musika nolabait “martxosoegia” zen eta horrek arreta galtzea eragiten du.
Nahiz eta, hiru aurkezpen hauetan zentratu guztiak oso ondo egon dira, esan bezala, asko nabaritu da, pasaden astean power pointen bidez egindako aurkezpenak nahiko txapak izan zirela eta zaila ulertzeko, eta hori dela eta, gaurko aurkezpena gehiena bideoen bitartez aurkeztu dira. Hau eskertzeko da, aurkezpenak askoz erakargarriak eta ulergarria izatea eragin duelako.
Hala ere, aurkezpen batzuen gauza bat aldatu genuke, aurkezpen batzuk bideoan musika oso animosoa jarri dutela. Hau gure ustez ez da oso egokia, izan ere, horrekin lortzen duguna da ikasleak musikan zentratzea eta bideoak adierazten duena alde batera ustea. Hau horrela izanik, gure iritziz, bideoaren musika bigarren mailako aldagai bat izan behako litzateke, eta horretarako musika lasaia ikasleei arreta mantentzeko eta lasai egoteko aukera ematen die.