miércoles, 14 de diciembre de 2011

LABURPEN GISA

Bitakora honen laburpen zein aurkibide gisa:

  • *IRAKASGAIARI HASIERA EMANEZ* (azaroak 1):
Gure baitan murgildu eta ezagutzen.

  • *2011-10-14* (azaroak 5):
Zer da Web 2.0? Akaso testu astunegiak hori ikasteko.

  • *2011-10-21* (azaroak 8):
Talde aurreko aurkezpenak: beldurra, lotsa, urduritasuna …

  • *2011-10-28* (azaroak 8):
Klaseko giroak saila jarraitzen du izaten. Ludovico Einaudi eta erlaxaziora itzulera.

  • *2011-11-04* (azaroak 9):
Aurkezpenei hasiera. Badirudi PowerPoint-ak izango direla nagusi.

  • *2011-11-11* (azaroak 11):
Heldu da gure aurkezpena. Ondo egiteko nahia, denengana heltzekoa, gainontzekoei gustatzekoa …

  • *2011-11-18* (azaroak 18):
Aurkezpenik jarraituz. Bat-bateko Movie Maker marea.

  • *2011-12-02* (abenduak 4):
Aurkezpenik jarraituz. Badirudi denbora abantaila izan dela batzuentzat.

  • *2011-12-09* (abenduak 14):
Hausnarketa eta erreflexiorako eguna.

*Oharra:  Sarrera hau, ostiralean bertan argitaratu genuen (2011-12-09). Baina formatu arazoak izan direla eta berriro saiatu behar izan gara. Ondorioz, gaurko egunean argitaratua azaltzen da(2011-12-14). 

*2011-12-09*

Gaurko eguna, hausnarketa eta erreflexiorako eguna izan da. Bai azken taldearen aurkezpenari esker eta baita errubrika taulari esker ere.

Lehenari dagokionez -Amaia, Nerea eta Maitaneren aurkezpenari-, esan beharra dago oso lan ona egin dutela. Izan ere, modu sinple bezain erakargarrian laburbildu dute azken aste hauetan gertatutakoa.
Aldi berean, kontuan hartu behar da honek suposatu dien lana. Oso astuna izan behar baitzuen horrenbeste bideo ordu ikusi, laburtu eta muntatzeak.
Hala ere, esan nahiko genuke, nabarmenegia irudi zaigula alderdi ezkorrak erakusteko erabili duten metodoa. Hots, norbere burua ikusi behar izatea pantaila handian azpian “HONELA EZ” zioen letreroarekin. Zorionez, ez da gure kasua izan baina nahiko deseroso sentitu gara gure kideen azalean jartzean.
Egia esan, honen arrazoia geure baitan aurkitzen da. Ez baikaude ohituta horren modu grafiko eta zuzenean geure akatsak ikusi eta onartzen. Beraz, ariketa ona izan liteke ohitzen eta ikasten joateko. Bizitza errealean ere, aurrez aurre topatuko baikara gure akatsekin.

Ezin daiteke ondorengo bideoarekin alderatu, ezta erreferentziatzat hartu ere.  Risto Mejide delakoa, show bat bihurtu baita. Edozer hartzen duelarik aitzakiatzat jendea iraindu eta bere burua saltzeko.
Edonola ere, kritika latsen adibidetzat atxikitzen dugu:





Bigarrenari erreparatuz –Errubrika Taulari-, oraintxe ezagutu dugun tresna da eta inpresio ona eman digu. Izan ere, metodo erabilgarria da baldin eta seriotasunez eta arduraz burutzen bada. Ebaluatzeko tresna izateaz gain, hausnarketarako gaia ere badelako.
Zerbait gehitzearren, aipamen txiki bat egin nahi genuke. Apur bat eskas gelditu dela iruditu baitzaigu galdegaiei dagokienez. Hau da, galdegaiak gehiago eta zehatzagoak izanez gero, ariketa osoago izango litzatekeela uste dugu.

Alaitzek esaldi honekin eman dio amaiera irakasgaiari :
”ONGI ESANAK KONTUAN HARTU ETA GAIZKI ESANAK AHASTU”
Geuk ere honelaxe itxiko dugu gure bitakora. Eskerrik asko!


*Oharra:  Sarrera hau, ostiralean bertan argitaratu genuen (2011-12-09). Baina formatu arazoak izan direla eta berriro saiatu behar izan gara. Ondorioz, gaurko egunean argitaratua azaltzen da(2011-12-14). 

domingo, 4 de diciembre de 2011

* 2011-12-02 *

Gaurko egunean aurkezpenekin jarraitu dugu, 8 taldeek egin dute beraien aurkezpena.

1) MAYI, IRUNE ETA MAIALEN:

Eskoletako IKt-aren jarrera onari buruzko Europar politikari buruz hitz egiten dute. Beraientzat, gai hau, astuna izan da, alde batetik irakurtzeko eta bestetik ulertzeko. Aurkezpena egiteko, Hasieran power pointa egitea pentsatu zuten, baina ikusirik power pointaren bidez aurkezpenak luzeak eta azpergarriak zirela. zerbait laburragoa egitea pentsatu zuten. Azkenean Movie makerraren bitartez bideotxo bat eta bertso bat egin dute.
Gure ustez, oso aurkezpen originala izan da, bertsoa oso dinamikoa eta polita izan da. Bertsoa egiteko erabili duten musika Xabier leteren " Euskal habanera" izan da.



2) ARANTZA, AINHARA ETA IRANTZU:

 Talde honek," Informazio eta digital konpentziari" buruzko aurkezpena egin dute, horretarako power pointa erabili dute.  Azaldu duten kontzepturik garrantzitsuenak hurrengo hauek izan dira: XX. mendean aldaketa garrantzitsuak izan ditu irakaskuntzak eta alfabetatze berriak sartu dira. Beraien ustez, testu polita izan da. Edozein pertsonak ikasten ikasi behar du, da testuaren gako nagusiena.
ERRONKA: informazio asko eta jakintza asko ez da berdina eta helburua informazioa nola erabiltzen ikaste da.
Gure ustez, pixka bat aspergarria izan da eta interesa mantentzeko saila.
Testu honen metafora Platonen Kobazuloarekin berdindu dezakegu: Atera dena kobazulotik IKTeko irakaaslea da eta kobazulo barruan gelditzen dizenak teknologiei elkartu ez direnak dira.

3) JANIRE, IRATI ETA IRATXE:

 Baliabide eta errekurtso teknologikoen erakunde hezigarriak. Lana saila iruditu zaie. Oso aurkezpen polita izan da. Bideo baten bidez egin dute. Bideoan, taldekide guztiak agertzen dira, eta bertan elkarrizketa batean egongo baziren moduan egiten dute. Oso dinamikoa izan da eta gauzak modu errezean azalduta.

4) AINHOA, OSKAR ETA ANE:

 Gaitasun mapak azaldu dituzte eta hori egiteko movie makerra erabili dute. Ondorioak: IKT lan eremu guztietan erabili behar dela eta horregaitik eredu teknologiokoa eskolan erabiltzea ezinbestekoa dela.
Gure ustez, bideorako erabili izan duten musika ez da izan motibagarria. Honelako musika batek ikaslea piztu beharrean, deskonzentratu egiten duelako, hau da, saila da kontzentrazioa mantentzea musika mota honekin.

5) IBON, SERGIO ETA ERLAITZ:

Ikt nola eraman hezkuntzari buruzko aurkezpena egin dute. Horretarako movie Makerra erabili dute. Argazkiak pasatu ahala beraien ahotsa entzuten zen gaia azalduz.Oso interesgarria iruditu zaigu.
ERRONKA: Iktak nahi badituzu hezkuntzan, aldaketa asko eman beharko direla.

6) BITTOR, TXABER ETA IBAI:

Teknologiaren eboluzioari buruz hitz egin dute eta horretarako movie makerra erabili dute. Gure ustez, gaurko eguneko aurkezpen onena izan da. Bideoa oso ondo montatu dutelako. Alde batetik dinamikoa eta ondo azaldua izan da eta bestetik barre egin dugulako eta gure atentzioa piztea lortu dutelako.

7) HAIZEA, ARRATE ETA SARA:

Gaitasunari buruzko aurkezpena egin dute. Hauek ere, movie makerra erabili dute. 5-10 minutuko bideoa izan da eta adibideak ere jarri dute. Adibidez, japoniako robota, bibolina jotzeko gai zela ...

8) JONE, ANDER ETA IKER:

Movie Makerra erabili dute.Bertan, Ikt-eko irakasle bati egindako elkarrizketa azaltzen da. Elkarrizekta horretan nola erabili ordenagailuak eskolan azaltzen digu irakasleak; teknikak eta metodoak.
Bideo interesgarria izan da. Ikt-ko irakasle baten iritsia ikusteko eta entzuteko aukera izan dugulako.

viernes, 18 de noviembre de 2011

*2011/11/18*

Gaur, aurreko egunean bezala, aurkezpenekin jarraitu dugu. Ohikoa den bezala, gauzak arineketan egin behar izan ditugu denbora handirik ez dugulako eta gainera, pila bat aurkezpen egin behar ditugu oraindik.
Lehenengo eta behin, esan behar dut gaur ondorioztatu dudan gauza garrantzitsuena lehenengo egunetik gaurkora aurkezpenak asko aldatu direla. Izan ere, pasaden astean, nahiz eta gure aurkezpena bideo baten bitartez egina izan,  gehiengoak power point eta txapak ziren, gaurkoan berriz, ikusita bideoa askoz erakargarriagoa eta eramangarriagoa dela gehienek bideoa egin dute.

Aurkezpenak azaltzen hasi baino lehen, esan beharra dago klaseko giroa ez dela izan beharko zena, zurrumurruak etengabeak direlako eta hauek klaseko giroa oztopatzen dute.

Aurkezpen asko egon dira baian gu guztien artean arreta gehien deitu digutenak adieraziko ditugu:
 - Alazne, Jone, Julen: IKT-AK ZELAN SARTU DIREN ESKOLAN
Hiru hauek aurkezpena egiteko bideo batez baliatu dira. Aurkezpena ondo antolatuta zegoen originala izan delako, izan ere, Markinako eskolan zuzenean grabatu dute, egoera errealitatean den modukoa aurkezteko.
Testua adierazteko testua soinua ez zen oso egokia, esaten zutena ez zen ondo ulertzen baina arazo hau konpontzeko subtituluak erabili dituzte.
Guztia entzuteko aukera ez dugu izan nahizko luzetxoa izan delako.

 - Nerea, Iratxe, Miren, Oihane: EUSKADIKO MARKO ESTRATEGIKOA
Talde hau gure testu berdina izan du. Testua nahiko zaila eta tekniko denez, gu bezala ere erabaki dute bideo bat egitea testuaren kritikari buruz.
Video oso ondo eginda zegoen eta gauzak modu ezberdin batean adierazi dituzte, guk argazkiak erabili genituen heinean, haiek testua eta egoeren antzezpena erabili dute.

-          Esti, Sheila, Jon, Janire, Garazi: ANTZINAKO HEZKUNTZA ETA GAUR EGUNGOA
Talde honek bere aurkezpena oso ondo antolatu du, lehenengo eta behin, power point bat erabili duelako eta hau txapa gehiegi ez izateko, gero gauzak argitzeko bideoa erabili dute.
Bideoa guk egindakoaren estilokoa izan da, izan ere, argazkien bitartez adierazi dute esan gure zutena. Hala ere, bideoko musika nolabait “martxosoegia” zen eta horrek arreta galtzea eragiten du.

Nahiz eta, hiru aurkezpen hauetan zentratu guztiak oso ondo egon dira, esan bezala, asko nabaritu da, pasaden astean power pointen bidez egindako aurkezpenak nahiko txapak izan zirela eta zaila ulertzeko, eta hori dela eta, gaurko aurkezpena gehiena bideoen bitartez aurkeztu dira. Hau eskertzeko da, aurkezpenak askoz erakargarriak eta ulergarria izatea eragin duelako.
Hala ere, aurkezpen batzuen gauza bat aldatu genuke, aurkezpen batzuk bideoan musika oso animosoa jarri dutela. Hau gure ustez ez da oso egokia, izan ere, horrekin lortzen duguna da ikasleak musikan zentratzea eta bideoak adierazten duena alde batera ustea. Hau horrela izanik, gure iritziz, bideoaren musika bigarren mailako aldagai bat izan behako litzateke, eta horretarako musika lasaia ikasleei arreta mantentzeko eta lasai egoteko aukera ematen die.

viernes, 11 de noviembre de 2011

*2011-11-11*


Joan den astean hasi baginen ere, esan genezake gaur eman diogula hasiera Aurkezpenen Rallyari eta geuk estreinatu dugula pista.
Izan ere, horixe izan da gure burukominik handiena gaur, lehenak izatea aurkezten. Eta lortu dugu!
Hasiera batean, eman dezake, ausardia eta adore keinu bat dela lehena izan nahi izatea. Baina gehienetan, justu kontrakoa adierazten du. Aurreko batean aipatutako lotsak, beldurrek, konplexuek … eta baita urduritasunak ere, zera pentsatzera eramaten baikaituzte: “Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta arinago bukatuko da trago txar hau”.
Horixe izan da gure kasuan gertatu dena. Gure ustezko ausardiaren benetako arrazoia. Gure pausotxoaren bultzatzailea.
Aldiz, gaurkoan ez dugu beldur eszeniko hori horrenbeste sufritu. Gaurko kezka nagusia beste bat zen. Ondo komunikatzen saiatzea. Hots, astiro hitz egitea, ondo ahoskatuz, isiluneak errespetatuz, euskara ulergarrian (euskalki itxia zabalduz), gorputzarekin espresatuz … Azken hau batez ere.

Dena eta ezereza adieraz daitezke hitzik egin gabe. Eta askotan ahaztu egiten zaigu.
Horregatik, irakaskuntzan bereziki azpimarratu beharko litzatekeen alderdia deritzogu honi. Gorputz adierazpenari.
Adibide bat eta bakarra erakutsiko dizuegu hau sinestarazteko. Ainhoa Moiua.
Zea Mays-ekin arrakasta ezagutu duen emakumea dugu Ainhoa. Taldearen bideoklip hau ikusten baino ez baitago ileak puntan jartzeko. Fijatu zaitezte aurpegiko keinu bakar batekin nahikoa duela guztia transmititzeko.
Gozatu!!



Ainhoa Moiuaren elkarrizketa bat entzun nahi izanez gero:
http://www.youtube.com/watch?v=ewmqWSm6teg


 Bestalde, kideen agerpenen inguruan hausnartu nahi genuke. Arreta piztu diguna aipatu:
-         Miren, Itziar eta Juleneren antzezpena oso ona izan da. Baliabide gutxirekin giroa sortzea lortu baitute: pertsonai gutxi erabilita, mugimendurik gabe (jesarrita eta geldi uneoro), atrezzorik gabe; iluntasunaren, kandelen argiaren eta ahotsaren laguntza xumearekin.  Gainera, azken esaldian joan da mezua, modu zuzen eta gogorrean: “Jose Luisek dio dena dagoela prest, andereñoak ordea, asko dagoela ikasteko”. Gogoetarako gaia.
-         Eider, Rakel eta Helena: bideorako aukeratu duten abestia letradun kantu ezagun bat izan da. Hau, arreta galtzeko arrazoi bat izan daiteke. Eta zenbaitengan hala gertatu da, entzun eta segituan hasi baitira abesten, gaiaren aria galduz. Gure lana prestatzean, puntu honetan erreparatu genuen eta abesti ezezagun bat jartzea erabaki, letrarik gabea. Azkenean frogatu dugu, aukeraketa zuzena egin dugula.
-         Pello, Ander eta Eneko: marrazki bizidunak oso tresna erakargarria izan daitezke Lehen Hezkuntza begira. Denbora eta pazientzia handia eskatzen badu ere horrelako bat sortzeak, badirudi merezi duela.



Ahaztu gabe, hona hemen aurkezpenean erabilitako bideoa. Geuk diseinatu eta sortua: 


miércoles, 9 de noviembre de 2011

* 2011-11-04 *

Gaurko egunean, presentazioekin hasi gara. Presentazioekin hasi baino Lehen, klaseko blog guztien helbideak jaso ditu irakasleak. Taldeetan sortutako Blog hori, notaren erdia izango dela azaldu digu Alaitzek.



Notaren beste erdia Aurkezpena izango da.  Kurtso Hasieran emandako testuaren inguruko aurkezpena egin beharko dugu hain zuzen ere.  Aurkezpenak talde bakoitzak noiz egingo duen erabakitzeko, irakasleak orri zuri batean 3 data jarri eta talde bakoitzak gustuko zuen egunean apuntatu behar izan da.  Gure taldeak datorren astean egingo du.


Gaur talde batek bakarrik egin du Aurkezpena. Talde horien partaideak, Maialen, Olatz, eta Deiene izan dira. Azken hau, gaixorik etxean geratu behar izan da. Hauek Power Point baten bidez bideratu dute lana. “ Ikasleentzako gaitasun mapa” izan da beraiek aurkestu behar izan dutena. Power Pointa azaldu ondoren, amaitzeko bideo interesgarri eta baliagarri bat jarri dute gai honen inguruan.

Talde honen aurkezpena amaitu eta gero, lanarekin jarraitu dugu. Gure taldeak, gaiaren aurkezpena egiteko bideo bat egitea erabaki dugu. Beraz, klaseko azken minutuak bideoa antolatzen ibili gara.