Zer da Web 2.0? Akaso testu astunegiak hori ikasteko.
*2011-10-21* (azaroak 8):
Talde aurreko aurkezpenak: beldurra, lotsa, urduritasuna …
*2011-10-28* (azaroak 8):
Klaseko giroak saila jarraitzen du izaten. Ludovico Einaudi eta erlaxaziora itzulera.
*2011-11-04* (azaroak 9):
Aurkezpenei hasiera. Badirudi PowerPoint-ak izango direla nagusi.
*2011-11-11* (azaroak 11):
Heldu da gure aurkezpena. Ondo egiteko nahia, denengana heltzekoa, gainontzekoei gustatzekoa …
*2011-11-18* (azaroak 18):
Aurkezpenik jarraituz. Bat-bateko Movie Maker marea.
*2011-12-02* (abenduak 4):
Aurkezpenik jarraituz. Badirudi denbora abantaila izan dela batzuentzat.
*2011-12-09* (abenduak 14):
Hausnarketa eta erreflexiorako eguna.
*Oharra: Sarrera hau, ostiralean bertan argitaratu genuen (2011-12-09). Baina formatu arazoak izan direla eta berriro saiatu behar izan gara. Ondorioz, gaurko egunean argitaratua azaltzen da(2011-12-14).
Gaurko eguna, hausnarketa eta erreflexiorako eguna izan da. Bai azken taldearen aurkezpenari esker eta baita errubrika taulari esker ere.
Lehenari dagokionez -Amaia, Nerea eta Maitaneren aurkezpenari-, esan beharra dago oso lan ona egin dutela. Izan ere, modu sinple bezain erakargarrian laburbildu dute azken aste hauetan gertatutakoa.
Aldi berean, kontuan hartu behar da honek suposatu dien lana. Oso astuna izan behar baitzuen horrenbeste bideo ordu ikusi, laburtu eta muntatzeak.
Hala ere, esan nahiko genuke, nabarmenegia irudi zaigula alderdi ezkorrak erakusteko erabili duten metodoa. Hots, norbere burua ikusi behar izatea pantaila handian azpian “HONELA EZ” zioen letreroarekin. Zorionez, ez da gure kasua izan baina nahiko deseroso sentitu gara gure kideen azalean jartzean.
Egia esan, honen arrazoia geure baitan aurkitzen da. Ez baikaude ohituta horren modu grafiko eta zuzenean geure akatsak ikusi eta onartzen. Beraz, ariketa ona izan liteke ohitzen eta ikasten joateko. Bizitza errealean ere, aurrez aurre topatuko baikara gure akatsekin.
Ezin daiteke ondorengo bideoarekin alderatu, ezta erreferentziatzat hartu ere. Risto Mejide delakoa, show bat bihurtu baita. Edozer hartzen duelarik aitzakiatzat jendea iraindu eta bere burua saltzeko.
Edonola ere, kritika latsen adibidetzat atxikitzen dugu:
Bigarrenari erreparatuz –Errubrika Taulari-, oraintxe ezagutu dugun tresna da eta inpresio ona eman digu. Izan ere, metodo erabilgarria da baldin eta seriotasunez eta arduraz burutzen bada. Ebaluatzeko tresna izateaz gain, hausnarketarako gaia ere badelako.
Zerbait gehitzearren, aipamen txiki bat egin nahi genuke. Apur bat eskas gelditu dela iruditu baitzaigu galdegaiei dagokienez. Hau da, galdegaiak gehiago eta zehatzagoak izanez gero, ariketa osoago izango litzatekeela uste dugu.
Alaitzek esaldi honekin eman dio amaiera irakasgaiari :
”ONGI ESANAK KONTUAN HARTU ETA GAIZKI ESANAK AHASTU”
Geuk ere honelaxe itxiko dugu gure bitakora. Eskerrik asko!
*Oharra: Sarrera hau, ostiralean bertan argitaratu genuen (2011-12-09). Baina formatu arazoak izan direla eta berriro saiatu behar izan gara. Ondorioz, gaurko egunean argitaratua azaltzen da(2011-12-14).
Gaurko egunean aurkezpenekin jarraitu dugu, 8 taldeek egin dute beraien aurkezpena.
1) MAYI, IRUNE ETA MAIALEN:
Eskoletako IKt-aren jarrera onari buruzko Europar politikari buruz hitz egiten dute. Beraientzat, gai hau, astuna izan da, alde batetik irakurtzeko eta bestetik ulertzeko. Aurkezpena egiteko, Hasieran power pointa egitea pentsatu zuten, baina ikusirik power pointaren bidez aurkezpenak luzeak eta azpergarriak zirela. zerbait laburragoa egitea pentsatu zuten. Azkenean Movie makerraren bitartez bideotxo bat eta bertso bat egin dute.
Gure ustez, oso aurkezpen originala izan da, bertsoa oso dinamikoa eta polita izan da. Bertsoa egiteko erabili duten musika Xabier leteren " Euskal habanera" izan da.
2) ARANTZA, AINHARA ETA IRANTZU:
Talde honek," Informazio eta digital konpentziari" buruzko aurkezpena egin dute, horretarako power pointa erabili dute. Azaldu duten kontzepturik garrantzitsuenak hurrengo hauek izan dira: XX. mendean aldaketa garrantzitsuak izan ditu irakaskuntzak eta alfabetatze berriak sartu dira. Beraien ustez, testu polita izan da. Edozein pertsonak ikasten ikasi behar du, da testuaren gako nagusiena.
ERRONKA: informazio asko eta jakintza asko ez da berdina eta helburua informazioa nola erabiltzen ikaste da.
Gure ustez, pixka bat aspergarria izan da eta interesa mantentzeko saila.
Testu honen metafora Platonen Kobazuloarekin berdindu dezakegu: Atera dena kobazulotik IKTeko irakaaslea da eta kobazulo barruan gelditzen dizenak teknologiei elkartu ez direnak dira.
3) JANIRE, IRATI ETA IRATXE:
Baliabide eta errekurtso teknologikoen erakunde hezigarriak. Lana saila iruditu zaie. Oso aurkezpen polita izan da. Bideo baten bidez egin dute. Bideoan, taldekide guztiak agertzen dira, eta bertan elkarrizketa batean egongo baziren moduan egiten dute. Oso dinamikoa izan da eta gauzak modu errezean azalduta.
4) AINHOA, OSKAR ETA ANE:
Gaitasun mapak azaldu dituzte eta hori egiteko movie makerra erabili dute. Ondorioak: IKT lan eremu guztietan erabili behar dela eta horregaitik eredu teknologiokoa eskolan erabiltzea ezinbestekoa dela.
Gure ustez, bideorako erabili izan duten musika ez da izan motibagarria. Honelako musika batek ikaslea piztu beharrean, deskonzentratu egiten duelako, hau da, saila da kontzentrazioa mantentzea musika mota honekin.
5) IBON, SERGIO ETA ERLAITZ:
Ikt nola eraman hezkuntzari buruzko aurkezpena egin dute. Horretarako movie Makerra erabili dute. Argazkiak pasatu ahala beraien ahotsa entzuten zen gaia azalduz.Oso interesgarria iruditu zaigu.
ERRONKA: Iktak nahi badituzu hezkuntzan, aldaketa asko eman beharko direla.
6) BITTOR, TXABER ETA IBAI:
Teknologiaren eboluzioari buruz hitz egin dute eta horretarako movie makerra erabili dute. Gure ustez, gaurko eguneko aurkezpen onena izan da. Bideoa oso ondo montatu dutelako. Alde batetik dinamikoa eta ondo azaldua izan da eta bestetik barre egin dugulako eta gure atentzioa piztea lortu dutelako.
7) HAIZEA, ARRATE ETA SARA:
Gaitasunari buruzko aurkezpena egin dute. Hauek ere, movie makerra erabili dute. 5-10 minutuko bideoa izan da eta adibideak ere jarri dute. Adibidez, japoniako robota, bibolina jotzeko gai zela ...
8) JONE, ANDER ETA IKER:
Movie Makerra erabili dute.Bertan, Ikt-eko irakasle bati egindako elkarrizketa azaltzen da. Elkarrizekta horretan nola erabili ordenagailuak eskolan azaltzen digu irakasleak; teknikak eta metodoak.
Bideo interesgarria izan da. Ikt-ko irakasle baten iritsia ikusteko eta entzuteko aukera izan dugulako.